domingo, 21 de marzo de 2010

ESKIA GUZTION KIROLA

Asteburuak, ihauteriak eta Aste Santua ditu elurzaleak une egokiak urte osoan zokoratuta egon den tresneriari (botak, eskiak, berariazko janzkera) hautsak astindu eta eski-estazioak "okupatzera" joateko. Nolanahi ere, gozatzeko aukerak ez dautza eskitegietan soilik: giroturiko igerilekuak, bizikleta edo lerak alokatzea, irristategiak, diskoteka, zentro termalak, zinema..

Nolanahi ere, gozatzeko aukerak ez dautza eskitegietan soilik: giroturiko igerilekuak, bizikleta edo lerak alokatzea, irristategiak, diskoteka, zentro termalak, zinema... Bide guztietatik saiatzen dira estazioak zaletua erakartzen eta, areago, ilunabarrean, elur-orduak amaitutakoan, gustuko atsedenaldia izan dezan. Bakarrik, familian edo lagunartean joanik ere, ongi pasatzeko aukerak amaigabeak dira. Estatu espainiarreko estazioek 2009 urtean, batik bat eski alpinoan aritzera bilduriko bost milioi bisitariri zabaldu zizkieten ateak. Espainiak 28 estazio eta balizaz hornituriko 709 pista ditu eskaintzan, denera 767 kilometroko ibilbidea osatuz. Iraupen-eskia nahiago duenak, berriz, 15 estazio konbentzionaletan eta beste 17 berariazkotan aurkituko du non ibilia, guztira balizaz adieraziriko 450 kilometroko bidea egiteko daudela; hauek, zapaldu gabeko elurretan barrena doazenak baino seguruagoak dira eskarmentu handia ez duen eskiatzailearentzat.

Andorrak (5 estazio) eta Frantziak (300 baino gehiago) eskaintza zabala osatzen dute Pirinioez beste aldean eta ohiko helmuga dira dagoeneko elurzaleentzat. Teleaulkia, teleskia edo telekabina har dezake zaletuak gora igotzeko modu errazean. Txosten honetan agertzen diren 40 eski-estazioetako eguneko forfaiten prezioak Leitariegosen (Leon) ordaintzen diren 20 eurotatik Baqueira-Bereteko 40 eurotaraino doaz. Egun batzuetako bidaia, forfait eta lojamendua jasotzen dituzten "bildumak" eskaini ohi dituzte bidai agentziek.

Prezioak nonahi garesti diren arren (eskia ez baita ekonomia apalekoek goza dezaketen kirola), urte-sasoi eta lojamendu-motaren arabera alde handiak daude, toki batetik bestera. Laguneko hogei bat mila pezeta ordaindurik, paskoa astea eman dezakezu, garraioaren, alojamenduaren eta igogailu mekanikoen kostua barne. Tresneria, janzkera eta osagarriak ere jaso behar dira kontutan, patrika estutzeko unean. Baina ekiporik hoberena ez dago osorik aseguru on bat gabe: eskia, osasunarentzat kirol mesedegarri izan arren, istripu-iturri da maiz. Neguko Kirolen Espainiako Federazioko (FEDI) Txartelak urtean 50 euro balio du eta, horren truk, istripurik gertatzekotan, mundu osoan estaldura eta gerorako asistentzia ere eskaintzen dio erabiltzaileari, jarraipena eman behar izanez gero. Egun bakar bat edo gehiagotarako asegurua ere egin dezake inoiz edo behin doan eskiatzaileak: 5 eurotatik 25 bitarte dabiltza horien prezioak, iraupen eta herrialdeen arabera. Beste alde batetik, eskian estrainekoz hasteko garaian merezi du profesionalek ematen dituzten klaseetan matrikulatzea; baina jardunari ere bere teknika hobetzeko ez zaio gaizki etorriko, tarteka edo sasoiaren hastapenetan, eskolaren bat hartzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario