viernes, 27 de noviembre de 2009

Bertso finalaren atarian


Bi aste baino ez dira falta txapelketa nagusiko final handirako BECen.
Ikusmina hain da handia ezen jada sarrera eskas batzuk baino ez direla geratzen eta apur horiek domeka honetan salduko dira Anoetako azken finalerdian.
Finalista batzuk jada erabakita daude. Faboritoak, espero zirenak: Amets Arzallus- oso forma onean iparraldekoa- Maia eta, horixe, egungo txapelduna den Egaña.
Iruñeako saioan Iturriagak aurretik galduta zeukan tartea errekuperatu zuen jenio biziz; bestaldetik, siuraski kanpoan geldituko dena Bizkaiko txapelduna izango da.
Nesken artean Miren Amuriza bikain ibili da txapelketa osoan zehar eta sorpresarik ez bada finalean ikusiko dugu, Maddalen Lujanbiorekin batera.
Ahal baduzue, joan Donostira edota Barakaldora.

Bestelan, hitzetik hortzera.

Nadalen bilakaera irregularra











Kostata doa Manacorreko gaztea lehen zuen tenis boteretsua errekuperatzeko lehian.
Master honetan erakutsi du Rafak bere gainetik, pista azkarretan behintzat,hiruzpalau tenislari dituela: Federer, Djokovic, Davydenko eta besteren bat.
Denbora eman beharko zaio, oso gaztea baita eta argi erakutsi du jada edonor irabazteko gai dela, baldin eta baldintza onetan aurkitzen bada.
Ziuraski torneo kopurua gutxitu behar izango du, berriro lesionatu nahi ezean horixe.
Eta zalegoa bitartean, lasai egon dadila. Nadal bikaina bueltatuko da, agian ez da munduko lehen tenista izango berriro, edo igual bai... batek daki; oso gaztea eta azkarra da pistan. Edonolan ere partida eta garaipen bikainak eskainiko ditu laster batean.

jueves, 26 de noviembre de 2009

Rammstein edo ikuskizunaren indarra



Boteretsua eta itzela izan zen pasa den asteburuan alemaniarrek eskaini ziguten kontzertua Barakaldoko BECen.
Jendez gainezka egon zen aretoa, alemaniar kolonia ugari presente eta watio, kañoi, su, ohiko janzkera gotiko-apokaliptikoak (Mad max gerrilleroen antza)eta indarra eskenatokian soberan...
Nahiz eta publikoarekin asko ez hitz egin (euskara eta gaztelaniaz, juxtu) publikoa berehala errenditu egin zen. Organo-jolearen eromenak kontzertu osoan zinta gainean ibiliz eta une batez jende gainetik nabigatzeak errez poltsikoratu zuen entzulegoa.
Danetarik publiko artean, egia esan.
Bis bakarra baina denok pozik. Ia hit guztiak entzuteko aukera egon zen: mutter, ich wilt, etab.
Egun, kalitatezko heavy talde berezi berezia dugu talde alemaniarra.
9.000 ikusle inguru biltzea gaur egun ez da nolanahiko gauza, eta 50 euro ordaindu behar baldin bada, are gutxiago. Baina Municheko talde honek Europako hegoaldean zein iparraldean edota Asian jarraitzaile sutsuak ditu... milaka.

Zenbait Kritikok nazi itxura, janzkera eta biolentzi ikurrak nabarmen erabiltzen dituztela leporatzen diete babaroei baina, egia esan, ez du funtsa askorik indarra eta zenbait militar soinu nazien basakeriekin nahastea... beti egon dira eta egongo dira edonon zentsura-zaleak eta tozinoa azkartasunarekin konfunditzen dutenak.

Esan bezala, germaniarrek ez dute askorik hitz egiten publikoarekin... horretarako hotzak dira. Aitzitik, eskenatokioan ezin sutsuago. Teklista eroak, Magnus Koeller, kontzertu erdian eskenatokia utzi egin zuen une batez eta kanoa txiki batean jende artean 'murgildu' zen, euskal jende artean, Alemaniako bandera ontzi-aurrean jarrita (batzuk, erratuta, espainiarra zelakoan gorria eta horia bakarrik ikusita txistuka hasi ziren).
Marinel berritsua sano ailegatu zen azkenean portura... errenditutako zalegoaren zoramenerako.

Azkeneko birrak eta nahi baino azkarrago kontzertua amaitu zitzaigun. Giro nahasia, arraroa, tribu ezberdinetako kideak musikak baturik.

Gaupasa jarraitu zute askok Barakaldoko pubetan...
Achtung!!

martes, 17 de noviembre de 2009

Kulturgune 2.0

Zinemara joateko erabakia hartzen baduzue, bizpahiru aukera onak dituzue; nik kasu honetan, Tarantinoren 'Malditos bastardos' aipatuko nuke lehenik eta Darinen 'El secreto de sus ojos'. Bata histrioniko hutsa, baina historio entretenigarria eta oso ondo interpretatua, nazi ehistari baten gorabeherak isladatzen dituena.
Bestea amaitugabeko hilketa eta amodio istorio baten historia. Xamurra batzutan, gogorra bestetan, baina hunkigarria pelikula osoan zehar... oso gomendagarria.
Liburuei dagokienez, aste honetan Joxerra Garziaren (EHUko irakaslea) 'Hizlari jendaurrean' eta Jon Maiaren (bertsolaria) 'Riomundo' dira nire gomendioak. Eritzien artean, ahal baduzue El Paiseko Enric Gonzalezen arikulu zein kolumnak oso interesgarriak iruditzen zaizkit; ea zer deritzozuen gomendio honi. Laster arte.

domingo, 15 de noviembre de 2009

Gainontzeko kirolak

Futbola alde batera utzita, tenisak ohorzko tokia izan du asteburu honetan, Pariseko Masterrarekin. Rafa Nadalek ezin izan zuen finalera iritsi, Novak Djokovic kroaziar boteretsuaren aurka 6-2 eta 6-3 gadu eta gero.

Gauzak honela, balkaniar showmanak urteko azken masterra poltsikoratu zuen igandean etxeko Gael Monfilsen aurka, partidu gogor ta berdindu baten ondoren. Bi ordu ta 40 minututako borroka luze baten ostean, 6-3, 5-7 ta 7-6 emaitza izan zen Parisen.

Saskibaloiari dagokionez, ACBn gure hiru taldeek galdu egin zuten, argi ta garbi gainera. Beraz, gogor ekin behar izango diote hurrengo partidei gure jokalariek goruntz joateko, hasiera irregular hau alde batera utzita.

MUNDUA BALOI BAT DA

Luze joan zaigu asteburua goi mailako futbolik gabe, lehen mailan behintzat.
2010eko Mundialeko nazioarteko partiduak direla eta ez da Lehen Mailako ihardunaldirik izan. Errealak eta R.Unionek, bere aldetik, hutsean amaitu zituzten euren partidak, bigarren mailari dagokionez. Hala eta guztiz, donostiarrek goi postuetan jarraitzen dute.
Irundarrek, aldiz, goiari eutsi behar diote hurrengo ihardunaldietan oso hurbil baitituzte jaitsiera postuak.
Baina, derrigorrezko atseden hau pasa ostean (futbol zale askok behe mailako partidak ikusteko aprobetxatu egin dute nolanahi ere), datorren domekan itzelezko Athletic-Barça datorkigu... gaitz guztiak sendatzeko.
Kopako finalari mendekua hartzeko aukera oparoa... Rayoren kanporaketa triste baten ondoren,

Athletic!!