jueves, 26 de noviembre de 2009

Rammstein edo ikuskizunaren indarra



Boteretsua eta itzela izan zen pasa den asteburuan alemaniarrek eskaini ziguten kontzertua Barakaldoko BECen.
Jendez gainezka egon zen aretoa, alemaniar kolonia ugari presente eta watio, kañoi, su, ohiko janzkera gotiko-apokaliptikoak (Mad max gerrilleroen antza)eta indarra eskenatokian soberan...
Nahiz eta publikoarekin asko ez hitz egin (euskara eta gaztelaniaz, juxtu) publikoa berehala errenditu egin zen. Organo-jolearen eromenak kontzertu osoan zinta gainean ibiliz eta une batez jende gainetik nabigatzeak errez poltsikoratu zuen entzulegoa.
Danetarik publiko artean, egia esan.
Bis bakarra baina denok pozik. Ia hit guztiak entzuteko aukera egon zen: mutter, ich wilt, etab.
Egun, kalitatezko heavy talde berezi berezia dugu talde alemaniarra.
9.000 ikusle inguru biltzea gaur egun ez da nolanahiko gauza, eta 50 euro ordaindu behar baldin bada, are gutxiago. Baina Municheko talde honek Europako hegoaldean zein iparraldean edota Asian jarraitzaile sutsuak ditu... milaka.

Zenbait Kritikok nazi itxura, janzkera eta biolentzi ikurrak nabarmen erabiltzen dituztela leporatzen diete babaroei baina, egia esan, ez du funtsa askorik indarra eta zenbait militar soinu nazien basakeriekin nahastea... beti egon dira eta egongo dira edonon zentsura-zaleak eta tozinoa azkartasunarekin konfunditzen dutenak.

Esan bezala, germaniarrek ez dute askorik hitz egiten publikoarekin... horretarako hotzak dira. Aitzitik, eskenatokioan ezin sutsuago. Teklista eroak, Magnus Koeller, kontzertu erdian eskenatokia utzi egin zuen une batez eta kanoa txiki batean jende artean 'murgildu' zen, euskal jende artean, Alemaniako bandera ontzi-aurrean jarrita (batzuk, erratuta, espainiarra zelakoan gorria eta horia bakarrik ikusita txistuka hasi ziren).
Marinel berritsua sano ailegatu zen azkenean portura... errenditutako zalegoaren zoramenerako.

Azkeneko birrak eta nahi baino azkarrago kontzertua amaitu zitzaigun. Giro nahasia, arraroa, tribu ezberdinetako kideak musikak baturik.

Gaupasa jarraitu zute askok Barakaldoko pubetan...
Achtung!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario