lunes, 22 de marzo de 2010

MESSI MARADONA BAINO KONPLETUAGOA


Egun modan dagoen eztabaida da.
Leonelek itzelezko denboraldia darama, batez ere azken hilabete honetan...dena egiten du ondo argentinarrak: golak eman, sartu, faltak bota, ez da bat ere harroputza... Maradona baino hobeagoa, nabarmen, futbol aldetik zein izaera aldetik.
Barçako jokalariak, gainera, 22 urte baino ez ditu. Ostera, gainditu gabeko gaia du oraindik izar gazte honek: Munduko Kopa eta hain zuzen ere bere selekzioan, bere herrialdean errendimendua dexente jaisten da normalean; eta herkideek hori leporatzen diote...nahiko harrigarria, Europatik ikusita behintzat.
Badu erronka garrantzitsua beraz izar txiki honek: bere hirugarren Championsa Bernabeun betiko arerioaren etxean, Liga eta... akaso zailena eta gehien gustatuko litzaiokeena bere aberrian heroia ere bihurtzeko: Sudafrikako Mundu Kopa hurrengo ekainean. Selekzio kideak ez dira Barçakoak, horixe, zail izango du helburu hau Leonelek.

domingo, 21 de marzo de 2010

ESKIA GUZTION KIROLA

Asteburuak, ihauteriak eta Aste Santua ditu elurzaleak une egokiak urte osoan zokoratuta egon den tresneriari (botak, eskiak, berariazko janzkera) hautsak astindu eta eski-estazioak "okupatzera" joateko. Nolanahi ere, gozatzeko aukerak ez dautza eskitegietan soilik: giroturiko igerilekuak, bizikleta edo lerak alokatzea, irristategiak, diskoteka, zentro termalak, zinema..

Nolanahi ere, gozatzeko aukerak ez dautza eskitegietan soilik: giroturiko igerilekuak, bizikleta edo lerak alokatzea, irristategiak, diskoteka, zentro termalak, zinema... Bide guztietatik saiatzen dira estazioak zaletua erakartzen eta, areago, ilunabarrean, elur-orduak amaitutakoan, gustuko atsedenaldia izan dezan. Bakarrik, familian edo lagunartean joanik ere, ongi pasatzeko aukerak amaigabeak dira. Estatu espainiarreko estazioek 2009 urtean, batik bat eski alpinoan aritzera bilduriko bost milioi bisitariri zabaldu zizkieten ateak. Espainiak 28 estazio eta balizaz hornituriko 709 pista ditu eskaintzan, denera 767 kilometroko ibilbidea osatuz. Iraupen-eskia nahiago duenak, berriz, 15 estazio konbentzionaletan eta beste 17 berariazkotan aurkituko du non ibilia, guztira balizaz adieraziriko 450 kilometroko bidea egiteko daudela; hauek, zapaldu gabeko elurretan barrena doazenak baino seguruagoak dira eskarmentu handia ez duen eskiatzailearentzat.

Andorrak (5 estazio) eta Frantziak (300 baino gehiago) eskaintza zabala osatzen dute Pirinioez beste aldean eta ohiko helmuga dira dagoeneko elurzaleentzat. Teleaulkia, teleskia edo telekabina har dezake zaletuak gora igotzeko modu errazean. Txosten honetan agertzen diren 40 eski-estazioetako eguneko forfaiten prezioak Leitariegosen (Leon) ordaintzen diren 20 eurotatik Baqueira-Bereteko 40 eurotaraino doaz. Egun batzuetako bidaia, forfait eta lojamendua jasotzen dituzten "bildumak" eskaini ohi dituzte bidai agentziek.

Prezioak nonahi garesti diren arren (eskia ez baita ekonomia apalekoek goza dezaketen kirola), urte-sasoi eta lojamendu-motaren arabera alde handiak daude, toki batetik bestera. Laguneko hogei bat mila pezeta ordaindurik, paskoa astea eman dezakezu, garraioaren, alojamenduaren eta igogailu mekanikoen kostua barne. Tresneria, janzkera eta osagarriak ere jaso behar dira kontutan, patrika estutzeko unean. Baina ekiporik hoberena ez dago osorik aseguru on bat gabe: eskia, osasunarentzat kirol mesedegarri izan arren, istripu-iturri da maiz. Neguko Kirolen Espainiako Federazioko (FEDI) Txartelak urtean 50 euro balio du eta, horren truk, istripurik gertatzekotan, mundu osoan estaldura eta gerorako asistentzia ere eskaintzen dio erabiltzaileari, jarraipena eman behar izanez gero. Egun bakar bat edo gehiagotarako asegurua ere egin dezake inoiz edo behin doan eskiatzaileak: 5 eurotatik 25 bitarte dabiltza horien prezioak, iraupen eta herrialdeen arabera. Beste alde batetik, eskian estrainekoz hasteko garaian merezi du profesionalek ematen dituzten klaseetan matrikulatzea; baina jardunari ere bere teknika hobetzeko ez zaio gaizki etorriko, tarteka edo sasoiaren hastapenetan, eskolaren bat hartzea.

lunes, 15 de marzo de 2010

Autodeterminazio eskubide librea

Autodeterminazio eskubidearen aurkako militanteei zuzenduta batez ere... duela gutxi Europako erdiadean, eskubide honen indarrean jartzearen adibide demokratiko, baketsu zein legala bizi ahal izan dugu, inolako gerra zibilik edota abertzaletasun fratizidarik gabe.


Penagarria da, benetan, ikuspuntu demokratiko zehatz batetik bada ere, Javier Solana ospetsuari eskubide hau aplikagarria izan ahal izana egungo Europar Batasunean 'delirium tremens' zela entzutea.

Estatu espainiarreko hainbat politiko eta kazetariren aurrean, autodeterminazioaren aldarrikapena erridikulotzat jotzen zituztenak, euskal, kataluniarren, kurdo, txetxeniar, korso edo edonongo nazionalisten amets ero eta utopikoak -eta hortan dihardute-, Montenegro herriak aintzineko eta oinarrizko eskubide honen balioa guztion bistan jarri digu. Eta, jaun andreok, eskubide hau edozein herriri dagokio - hala erabakitzen badu - ez bakarrik koloni-ohiak izan zirenei.
Egin beharreko galdera zera da: zergatik ez?


Hasteko, EBak berak baldintza gogor gogorrak ezarri zituen Montenegroko erreferendumaren aldeko emaitza onartzeko, hots, botuen %55a, juridikoki zailki defenditzen dena. EBak berberak bere unean Slobodan Milosevic presidente faszistaren tirania gainditzeko lagundu zuen Montenegroko alderatzea... koherentzi falta galanta.

Hala eta guztiz ere, Europar Batasunak Yugoslaviako errepublika ezberdinen autodeterminazio eskubidea onartu egin zuela azkenik, 1991ko Konstituzioan xedatutakoan oinarrituta. Beraz, ezin izango luke horrez geroztik erizpide hau aldatu eta bere momentuan independentzia bereganatu ez zuen bakarrak nola edo hala eskubide hori mantenduko zuen geroan, bere biztanleriko gehiengo kualifikatu batek hala erabakiko balu. Ba horrela izan zen.

Zenbait Estatuko politikarik, aipatutako Solana, besteak beste, Europar Batasunaren barruan autodeterminazio eskubidea indarrean egon ahal izana ukatzen dute, lotsarik gabe. Javier maitea... zeren arabera Alemania batu egin zen Berlingo harresia jausi zenenan? bai, jauna autodeterminazio eskubidea...eta nork esan zuen ezer horren aurka orduan?

Argi dagoena da, era berean, Europar Batasunean ez dela inolako araudirik eskubide honen aplikazioa debekatzen duenik, edota Estatu kide den batek aukera hori zabaltzea eragozten duenik.

Inor ez da konparatzen ari Montenegro Euskadi, Catalunya, Irlanda, Québec edo Kosovo herrialdeekin. Bakoitzak berezko oin ezaugarriak ditu, horixe.

Edonolaz ere, aipatutako edozein herrialde berez kolektibitatea dela - lurralde zehaztua, kultura, hizkuntza, historia eta nortasun propioa dutenak - herria edo komunitatea deituak izan ahal izateko beharrezko osagai guztiekin...hau da, berez erabakitzeko eskubide guztien subjektu aktiboak, beren Legebiltzarrek zehazten duten gehiengo legalekin. Herrialde bakoitzak erabaki dezala beretzat nahi duen giza-politiko antolakuntza: autonomia estatu baten barruan, estatua berez, estatu baten baten barruko federazioa...

Herriaren borondatea errespetatu, besterik ez, aurreritzi edota taburik gabe. Benetazko demokrazia, atzo, gaur eta bihar... demos cratos.